Izar uxo

by Jexuxmai Lopetegi

supported by
/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €7 EUR  or more

     

1.
Geratu egiten gara ala joan. Halaere, geratzen garenean ez gara apur bat joaten? Eta joaten garenean ez gara geratu egiten? Hemen, geratu eta joan egiten gara? Ala honuntz gatoz oraindik?...
2.
PARADISU HONTAN Aurrerapenaren gose gose ta egarritan ba al zatozte bai hoixe neoizko argien karrikan. Etiketadun ametsak irrifar margotuetan kontrabandista traketsak zahartu ginenak umetan Klonatu ziren pausoak lurrin berrien usaian kaletutako usoak behe lainozko paisaian presaren presa koldarrak ihesi goaz hain urrun iristen beti azkarrak gero ze egin ez dakigu Lehenengo mundua deitzen zaion paradisu hontan zoriontasuna saltzen ezer erostekotan atseden hartzen dugunak rutinaren magalean bizitzaren alargunak mundu birtualean. Hego haizea hotz dator
3.
Harea 03:47
HAREA Hareazko hodeiertza Hareazko etorkizuna Hareazko bideak Hareazko nekadura Hareazko hitzetatik Hareazko isiltasuna Hareazko zainetik Odolaren harea Eta edonon hondarra, harea edonon Dena da harea hemen Kantu hodeierrtza Kantu etorkizuna Kantu bideak Kantu nekadura Kantu hitzak (kantu) Kantu isiltasuna Kantua zainena Odolarena kanta Eta edonon kanta. Hareazko kanta Gu ginela zioen kanta. Ahoan harea, hareazko espainena Odolan harea. Hareazko zainena O! heriotz harea. Hareazko herioarena Dena da hareazko. Hareazkoa da dena. Eta edonon hondarra, harea edonon Dena da harea hemen Hareazko hodeiertza, hareazko etorkizuna. Kanta hodeiertza. Kanta etorkizuna Kantu bideak. Kantu nekadura Eta edonon kanta. Hareazko kanta Gu ginela zioen kanta. Hareazko etorkizuna Hareazko isiltasuna Hareazko nekadura Hareazko hodeiertza. (O. Girondoren “Arena” poema oinarri)
4.
Sorlekuaren Kanta Sorlekura, iturrira laino gisa, soilik itzultzen dira urak. Sorlekura, iturrira, oroiminez soilik itzultzen dira bideal, oi, ur eta lainoak bideak eta oroiminak! Zer izanen naiz ni bihar, iturrira, sorlekura, itzultzean! Lainoa izanen naiz? Oroimena izanen naiz? (Joseba Sarrionandia)
5.
SKU AHURREKO MARRAK Bizitzaren goldeak marratu zizkigun ahurretako ildoak Eta ildo horietan dautza gure bide guziak. Hor dira zeharkatuko ditugun ziudadeetako karrikak, Hor dontzeila nigartiak eta idi gorriztak, Hor trenbide amaigabeak eta arpoia daramaten baleak, Hor ispiluen bestaldeetan errinozeroen arineketak, Hor amaraun hedatuak eta borrero lanik gabeak, Hor hezur zaharrak eta lemarik gabeko untziak. Ahurretako ildoetan dira guziak isladatzen, Izei bakartiaren irudia laku bazterrean bezala, Eta hilobi berberean ehortziko gaituzte Gu eta gure marrak, gu eta gure ekibokazio horik guziak. (Joseba Sarrionandia)
6.
Zer esan 02:21
ZER ESAN Zer esan esan ezinaz eta beharraz Zer isiltazunaz, minaz. Zer malkorik gabeko nigar garratzaz. Zer esan autoen joan etorriaz Zer kaleetako jendeaz Zer ondotik pasa eta zer aurrera jarraitzeaz. Zer esan galdu dugun ez dakigunaz Zer galdu beharrekoaz Zer bizitzak eman eta hartu gabeko … Zer esan aurrean dugun bide luzeaz Zer esan amaieraz, mugaz. Zer zubi eroriez eta zer eraiki beharrekoaz (Julen Zulaika)
7.
Itsas hegiak 04:12
Badira itsas-hegiak (bazter labainkorrak) non irristatzen naizen behin eta berriz. Badira itsas-hegiak non kolpatzen naizen behin eta berriz. Non, (haitzetako labanez) zauri hertzigaitz jozita ene oinazpi eta esku ahurrak, larrutik ordaintzen dut ausardi guztia, lehorteratze bakoitzean . Eguneratze bakoitza. -_ -_-_-_- (Badira itsas-hegiak) non elkarri joka dabiltz pilatzen amets eta mezudun boteilak (non pilatzen diren …dabiltz, elkarri joka mezudun boteilak) (juztizia eskaeren moduan) itsas beherak eramaten /dituen arte beste hegi berri batera non ikusezin bihurtzen diren, ikusezin. -_-_-_ Badira itsas-hegiak non pausatzen diren zuhaitz bilusiak. Itsas-gezalak betirako harri bihurtu dituen sustraiak, enbor apatridak bihurtzeraino. Betirako deserrian. Hondartzan baraturik bale galduen antzera. Enbor ahaztu(ar)en antzera./ Bada itsas hegi bat non gurutzatzen den Mendea eta segundua. Hiltzera doazen olatuei Bitsa dario ezpain ertzetik Itsas-labarren kontra hautsiz Amets eta mezu boteilak Lehorteratzeke lur maitatuan Non mezuak desegiten diren Non mezuak jada desegin diren. (Bateria: David Etura; Baxua : Mikel Artieda; Gitarra eta ahotsa: Jexuxmai Lopetegi; Gitarra arpegioak: Xanet Arozena,;)
8.
(Hitzak: Joseba Sarrionandia / Musika: Jexuxmai Lopetegi) Litezkeen gauzarik ederrenak ez dira. Mezurik sakonenak ez dira oraindik esan. Herrialde gehienak herrialde ezezagunak dira. Ez den zenbat gauza , ez den zenbat jende den munduan. Ez den herrialdean sortu ginen eta, geu ere, izan esan gabe doa, ez garena gara. Dena gabezia, dena atzetasuna, dena bitartea, dena hutsaldia, dena aldartea dena lekutasuna. Eta egiteko gehienak egiteke ditugu. Poemarik behinenak izkiriatzeke daude… Ez diren gauzak ere badira. Bizitza, ez diren gauzez ere osatzen delako.
9.
(Hitzak : Harkaitz Cano / Musika : Jexuxmai Lopetegi) Ni naiz (Jean Michel) Basquiat artista beltza, beltz eta zuriek baztertutakoa. Ni naiz (Jean Michel) Basquiat haur problematikoa, topera bizi nahi zuen gazte xalo rasta, zaurian hazka eta hazka; zer izan hura gasta... Sakona, azalekoa, erreala, fikziozkoa... Ni naiz (Jean Michel) Basquiat, zuk nahi duzuna naiz: lapurren arma, frakasoaren ama. Ni naiz bai (Jean Michel) Basquiat aingeru edo erregea, hogeita zazpi urterekin gaindosiz hil zena. Koadro garestietan nesken telefonoak idatzi zale, lientzo bihurtu nituen, (New Yorkeko) zubi eta kale. Brooklyngo hilerri honetan, lore ximel artean lurpetik besoa altxatuaz, jo nahi nuke zure atean! Pintatzea baino nahiago, zurekin baltsean; boxeolari lurperatuekin mozkortuz gauean... Pop arteari popatik eman ziona naiz maiz! Ni naiz, bai, (Jean Michel) Basquiat! galtzaile trebea, (maitale hobea!) ni naiz (Jean Michel) Basquiat.... (amets bat bera ere ez nuen graffitirik gabea...)
10.

about

Elkar 2009

credits

released February 11, 2017

license

all rights reserved

tags

about

Jexuxmai Lopetegi Zarautz, Spain

Jexuxmai Lopetegi abeslari eta gitarrista gipuzkoarra da. Akelarre taldearekin egin zen ezagun, 80ko hamarkadan, eta ondoren bakarkako ibilbideari ekin zion, Jexumai & Noizbehinka izenarekin. Ahots bero eta atsegina du Lopetegik, eta bere kantagintzak rock, blues, pop eta folketik hartzen du. ... more

contact / help

Contact Jexuxmai Lopetegi

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Jexuxmai Lopetegi, you may also like: